Askotan erabiltzen da nginx proxy eran node.js-ren aurretik. Fitxategiak igo behar diren kasuetan kontuan izan nginx-ek berez 2MBetara mugatzen dituela igoerak, arazo rekurrentea izaten da ;). client_max_body_size erabiliz fitxategi potoloagoak igotzen uztea eskatuko diogu ba!

Hemen nginx webgune konfigurazio bat, 80. portuan entzuten du nginx-ek, eta eskariak localhost:1337-era bideratzen ditu, gehienez 500MBeko gorpua izan dezake eskariak:

server {
    listen 80;
    server_name blablablab.bla;
    client_max_body_size 500M;

    location / {
        proxy_pass http://localhost:1337;
        proxy_http_version 1.1;
        proxy_set_header Upgrade $http_upgrade;
        proxy_set_header Connection "upgrade";
        proxy_set_header X-Real-IP $remote_addr;
        proxy_set_header X-Forwarded-For $proxy_add_x_forwarded_for;
        proxy_set_header Host $http_host;
        proxy_set_header X-NginX-Proxy true;
    }
}

Esan degun client_max_body_size da igoera muga, 500MB igo daitezke orain. proxy_pass da eskaerak nora bideratu nahi ditugun adierazteko direktiba, kasu hontan localhost:1337, Sails.js instalazio frexko batera adibidez. Beste goiburu batzuk gehitu zaizkio websocket-ak erabili ahal izateko (proxy_http_version 1.1;, proxy_set_header Upgrade $http_upgrade;, proxy_set_header Connection "upgrade";) eta helburu aplikazioak (node.js aplikazio bat kasu hontan) bezeroaren informazio zehatzagoa (benetako IP-a etab.) izan dezan (proxy_set_header X-Real-IP $remote_addr;, proxy_set_header X-Forwarded-For $proxy_add_x_forwarded_for;, proxy_set_header Host $http_host;, proxy_set_header X-NginX-Proxy true;).