ionic-logo

Ionic frameworka gogor ari zaigu ate joka eta sartzen uzteko garaia iritsi dela dirudi!
Azken hilabete hauetan garapen bizia izan du proiektuak eta dagoeneko heldutasun mailara (v1.0.0, azken aldi hontan proiektu ugarik erabili dute 1 bertsioaren milestonea stable direla edo alpha/beta faseak pasa dituztela adierazteko) iristeko oso gutxi falta zaio (hau idazteko garaian v1.0.0-beta.9 bertsioarekin dabiltza!).

AngularJS (yay!) eta Cordova (PhoneGap-en fork? librea) batzen ditu Ionic-ek. Cordova proiektuak bere aldetik ere lan itzela izan du, eta bi erreminta hauekin lanean hastea ia berehalakoa da.

Ionic eta Cordova (Android garapenerako) instalatzeko pausu hauek eman behar dira:

1- Node.js, Java eta Ant instalatu

2- npm bidez Ionic eta Cordova kontsola erremintak instalatu: npm install -g cordova ionic

3- Android garapenerako plataforma deskargatu (adt-bundle) hemendik. Nik adt-bundle-linux-x86-20140702.zip deskargatu det.

4- Deskonprimatu zure gustoko karpetaren batean. (Nik /home/jimakker/SOFT/adt-bundle/ erabili det)

5- Gure _PATH_ean kargatu tools eta platform-tools. Horretarako editatu _.bashprofile fitxategia (adib. nano /home/jimakker/.bash_profile) eta gehitu honako hau (zure fitxategien bidea jartzea ez ahaztu!):

export PATH=${PATH}:/home/jimakker/SOFT/adt-bundle/sdk/platform-tools:/home/jimakker/SOFT/adt-bundle/sdk/tools

Exekutatu source ~/.bash_profile edo ireki terminal berri bat erremintak _PATH_ean izateko.

6- _Android_en API 19 behar da. Exekutatu android eta Android SDK Manager-a irekiko da. Aukeratu Android 4.4.2 (API 19) eta instalatu.
android-sdk-manager-api-19

7- Oso gutxi falta da! Proiektua sortzeko garaia da: ionic start myApp tabs (tabs eredu proiektutxo bat da, badago sidemenu izeneko beste bat, eta proiektu hutsa blank da)

8- Azken pausuak proiektuaren dependentziak instalatzea da, dena Ionic-en erremintaren bidez egiten da:
$ cd myApp $ ionic platform add android $ ionic build android $ ionic emulate android

9- Profit!. build egiterakoan hor nonbait, proiektuaren bidean /platforms/android/ant-build/ inguruan dago sortutako apk!