_WordPress_en JSON REST APIa badator! WordPress-en hurrengo bertsioak (4. bertsioa) barnean eramango du APIa, baina oraingoz plugin bezela instalatu eta erabiltzeko aukera dago. Orain arte truko batzuk erabili izan dira edukiak JSON eran atzitu ahal izateko, feed berri bat sortu eta berau _JSON_ak erantzuteko prestatzea, adibidez. Orain, WP-APIari esker, ia ezer moldatu gabe gure guneko eduki guztia kanpotik (eta barrutik) atzitzeko aukera izango degu, mugikorretarako _app_etatik, _webapp_etatik…

Baina aukera gehiago daude, WordPress as a Backend bidea erabiliz adibidez, hau da, WordPress gure aplikazioaren atzekalde izatea, aurrekaldea (frontend) guztiz desakoplatua dagoelarik. Imajinatu errezeta aplikazio bat, erabiltzaileek errezetak igo, komentatu, fav, like edo dena-delakoa egin, partekatu… hori dena egiten duena. Ba _WordPress_ekin sortzea dago (atzekaldea behintzat): Custom Post, Custom Meta eta kode pixka batekin aplikazioaren logika eta sistema osoa (erabiltzaileak, baimenak, administrazio panela, …) eginda dago. Pentsa gainera WordPress ez dela hori dena renderizatzeaz arduratuko, hori javascript framework baten bitartez (edo nahai ahala) egingo degu eta (agur php+html nahas-mahas zantar horri!). WordPress JSON interfaze bat bilakatu zaigu honela, edukian oinarritutako (multimedia) eta logika xinpledun aplikazioak sortzeko aukera ederra eta bizkorra izan daiteke, ea zer nolako harrera izaten duen! Bestalde, Drupal ere bide berean dabilela ere gogoratu!

Azkenekoz, API honen bidez eta theme bat sortuz/eraldatuz aplikazio hibrido bat sortu daiteke oso erraz. _Server-side-rendering_en bidez zerbitzariak sortutako _html_a erabili dezakegu gure AngularJS aplikazioan. Interesgarria benetan. SEO eta crawler-en eta erabilgarritasunaren ikuspuntutik ez da javascript behar edukia bistaratzeko, zerbitzarian katxeatu daiteke _html_a, eduki/html hauei javascripta gehitu diezaiekegu erabiltze aukerak hobetzeko (progressive enhancement)… ttanttakun.org berritzeko izugarrizko gogoa det (erreprodukzio zerrenda, webgunea nabigatu ahal izatea musika moztu gabe…), ea zein estrategia erbiltzen dedan!