Aurtengo Durangoko Azokan, Kabi@ gunean performance artistiko-teknologiko bat aurkeztea eskaini digute. ZukZeuk kolektiboaren bidez hainbat emanaldi egin ditugu dagoeneko, beti ere teknologia berriak (askotan espreski sortutako softwarea erabiliz eta eta ondoren plazaratuz) eta beste arteak, dantza batez ere, nahastuz.

Oraingoan azken bolada hontan atzetik nenbilen bi kontzeptu nahastuko ditut: prozedurazko musika generazioa eta neurona sareak.

Musika prozeduralki sortua izango da, momentuan bertan. Ingurunetik hainbat balio neurtuko dira (sentsore etab. bidez) eta musika algoritmoari eskeiniko zaizkio. Datu hauek sortzen den musika baldintzatuko dute. Baina hots! Neurona sareen bidez (bueno, neurona sare simulazio digitalen bidez) musika algoritmoa bertan kalibratu eta irakatsiko degu, emaitza gizakion edertasun kanonen ahalik eta antzekoen izan dadin.

Lehen pasuak emanda, hona oraingoz erabiltzen ari naizen softwarea/hardwarea:

Sentsoreen kontuari dagokionez, hona hemen lehenengo sentsorea izango denaren pista bat: Build a homemade spying machine with a Raspberry-Pi, Firebase, AngularJS and some Python