Asteburuan aspaldidaniko gogoa nuen teknologiarekin jolasteko denbora izan det, WebGLrekin alegia. Azken aldi hontan ez det bideojokorik jokatzeko astirik izan, eta, egia esan, 3D mundu batean galtzeko gogoa nuen.

Aritu nintzen azken aldian voxel.js erabili nuen, oso-oso gustura. voxel-server, voxel-client eta Redis-ekin hor nobait galdu zen mundu egonkor bat izan nuen martxan…

Geroztik dezente aurreratu da kontua, WebGL eta web teknologien mailan, maila askotan. Gauzak horrela, duela hilabete batzuk azaldu zen ViziCities proiektua. OpenStreetMaps-en datutzarrak erabiliz 3D bisualizazioak sortzen ditu. Nola ez three.js darabil.

Alderik alde lasai pasiatzeko 3D mundu bat bat-batean? Ba bai! Izugarrizkoa da. Berehala kodea ulertu nahian eta hainbat aldaketatxo eta frogatxo egiten hasi nintzen. Ideia GTAren antzera (bai, badakit, “nora zoaz!” etab) hiri eta banlieue bat izatea da, pasiatu, gidatu, multiplayer, rpg… ViziCities-en kodea oinarri bezala erabilita eta nodejs zerbitzaria garatuz.

Mapzen taldeak OpenStreetMaps-en zatiak esportatzen ditu erraz erabili ahal izateko eta Donostia laster izango da eskuragarri! Astero astero Donostiako informazio guztia paketatzen dute. Eta informazio pila da, ikusiko dezute!

Ea noizean behin proiektu honen inguruan zeozer idazten dedan. Oraingoz argazkitxo batzuk, ikusiko duzue xinplea dela oraingoz, baina…

Ilunabarra Nautikotik

ilunabarra nautikotik

badia

Zurriola eta Urumea

zurriola eta ibaia

5(?) kilometrotako esferaren muga

muga