BulmHex heroia

Hexo-rekin frogak gustura egin ostean hurrengo pausua tripak aztertu eta zer edo zer garatzea izan da. Beste proiektu batean erabilitako Bulma CSS frameworka izugarri gustatu zaidanez Hexorentzako theme bat sortzea izan da proiektutxoa.

Hasera batean erabilitako maupassant-hexo oinarritzat hartuta BulmHex garatu det. Hemen duzue kodea eta hemen demoa.

Esperientzia gozagarria izan da, Hexorekin lan egitea oso erraza delako. Aise sortu daitezke gehigarriak (“template-tags”, helpers) eta hauetaz baliatuz eduki ederra sortu.

Honela, BulmHex-en lehen bertsioarekin proiektu/produktu/zerbitzua aukezteko hero atala gehitu dakiokegu webguneari (goiko irudian ikus daiteke eredu bat), blog-a eta orrialdeak. Azken hauek edukiaren menua izateko aukera dute (azpiko irudia), orrialdean bertan definitu daitekena, eta proiektuen dokumentazioa aurkezteko era bizkor zein erraza da.

BulmHex docs

Hurrengo aste/hilabeteetan (espero) hainbat proiektutxo plazaratu behar ditut eta hauen aurkezpena etab. konplikaziorik gabe egiteko aukera eskeintzen du BulmHex-ek!

Kodea Demo+Docs