appkg screenshot

Kontzeptu froga (PoC) bat da appkg. Proiektu batean web nabigatzailean SQLite (sql.js bidez) erabiltzeko aukera izan nuen eta ordundik bueltaka nuen ideia bat: webapp baten fitxategiak (html, css, js, irudiak) zein datuak (datubasea, dooh) SQLite datubase batean txertatzea, honela aplikazioa fitxategi bakar bat bezala gorde eta edozein unetan ireki daiteke.

appkg bat irekitzeko web aplikazio laguntzaile (oso xinple) bat (appkg host) behar da, zuk zeuk gainean eraman dezakezuna eta momenturen batean nabigatzaileentzako plugin edo beste hainbat modutan erabili ahal izango dena. Aplikazio laguntzaile honek kode editorea dakar gainera, oso sinplea baina dibertigarria, appkg aplikazioak garatzen hasteko biderik errazena (bide bat, behintzat!).

Gauzak horrela, eta kasualidadez, OpenPGP.js azaldu zitzaidan jarioren batean eta SQLite fitxategia pasahitzarekin babesteko aukera gehitu diot.

Honaino beraz appkg-ren aurkezpena!

Jolasten hasi nahi baduzue jo https://jimakker.gitlab.io/appkg/ helbidera. Kodea (PoC) GitLab-en topatuko duzue. appkg on!