HACKmildegia 2015-02-06

hackmildegia
Txondorra martxa hartzen ari den heinean ala ari da HACKmildegia baita ere.
Egia auzoko (ia) tontorrean topatzen da Txondorra, gune autogestionatua eta ekimen ezberdinen egoitza da, HACKmildegiarena, besteak beste. Hacklab bat da HACKmildegia, xumea oraingoz, baina gogoz betea! Hainbat jarduera burutzen di(tu|ra|tugu), hemen informazio gehiago.

Gehiago irakurri

Aurtengo Durangoko Azokan, Kabi@ gunean performance artistiko-teknologiko bat aurkeztea eskaini digute. ZukZeuk kolektiboaren bidez hainbat emanaldi egin ditugu dagoeneko, beti ere teknologia berriak (askotan espreski sortutako softwarea erabiliz eta eta ondoren plazaratuz) eta beste arteak, dantza batez ere, nahastuz.

Gehiago irakurri

ionic-logo

Gehiago irakurri

_WordPress_en JSON REST APIa badator! WordPress-en hurrengo bertsioak (4. bertsioa) barnean eramango du APIa, baina oraingoz plugin bezela instalatu eta erabiltzeko aukera dago. Orain arte truko batzuk erabili izan dira edukiak JSON eran atzitu ahal izateko, feed berri bat sortu eta berau _JSON_ak erantzuteko prestatzea, adibidez. Orain, WP-APIari esker, ia ezer moldatu gabe gure guneko eduki guztia kanpotik (eta barrutik) atzitzeko aukera izango degu, mugikorretarako _app_etatik, _webapp_etatik…

Gehiago irakurri

Loscil kanadiarrak bere abesti baten (Second Narrows) erremixak bildu zituen diska hontan, “100 Minutes“ izenekoa, zehazki 100 minutu batzen dituzten 16 abesti. Ambient elektroniko sorta ederra da, hainbat artistari eskatutakoa eta Loscil-en bandcamp-ean topatu dezakegu diska:

Gehiago irakurri

ZukZeuk-en bidez aurtengo OlatuTalka jaialdiaren gida interaktiboa sortzea proposatu degu eta hala egin ere.
Antolatzaileek excel fitxategietan emandako informazioarekin SailsJS API bat sortu det: olatuapi.baibalab.net.

Gehiago irakurri

Askotan erabiltzen da nginx proxy eran node.js-ren aurretik. Fitxategiak igo behar diren kasuetan kontuan izan nginx-ek berez 2MBetara mugatzen dituela igoerak, arazo rekurrentea izaten da ;). client_max_body_size erabiliz fitxategi potoloagoak igotzen uztea eskatuko diogu ba!

Gehiago irakurri

Hatti Vatti

Gehiago irakurri

BaibaLaben “logoa” sortzerakoan animazio pixkat gehitzea okurritu zait eta era sinpleena zuzenean svg irudi bat javascript bidez eraldatzea dela dirudi, animazioa dinamikoa izan dadin.
Gaur egungo nabigatzaileek aukera ugari ematen dizkigute eta gauza sinple xamarrak egin nahi badira ez da beste JavaScript koderik behar (Snap.svg, svg.js, Raphaël… ).

Gehiago irakurri

Sails.js-ek (node.js-en oinarritutako web frameworka) Waterline darabil datubaseekin komunikatzeko.

Gehiago irakurri