Gida artikuluak irakurtzen

Proiektu batean OpenTSDB erabili behar degu. OVH-ren berrikuntza filialean, RunAbove-en, OpenTSDB PaaS (Platform as a Service) erabiltzeko aukera dago, baina, nahiz eta ondo funtzionatu, hainbat funtzionaltasun falta zaizkio eta oraindik beta fasean dago. OpenTSDB instalatu behar da beraz, eta horretarako lehenik HBase instalatu behar dugu. Baina HBase era dezentean erabiltzeko (HDFS erabiliz) Hadoop instalatu behar dugu lehenago!

Gehiago irakurri

OpenStack laino-konputazio plataforma librea da. Erreminta izugarri interesgarria da, itzelezko potentziala duena eta pixkana hainbat hornitzaile azaltzen ari dira. Librea/irekia izaki beste cloud provider-ekin gertatu litekeen vendor lock-in fenomenoa ekidin dezakegu. Hau da, gure enpresa hornitzaileak (à la Amazon) salneurria, ezaugarriak… aldatuko balitu, beste nonbaitera salto egin genezake aplikazioaren kodea aldatu gabe. Hobe oraindik! Zure laino propioa instalatu dezakezu!

Gehiago irakurri

Azken bolada honetan erasotzaileak WordPress-en XML-RPC metodo (dexente naive) bat erabiltzen ari direla dirudi dei bakarrean ehundaka pasahitz frogatzeko.

Gehiago irakurri

pm2 erabili izan det azkenaldian node.js aplikazioak zerbitzu eran sistema abiaraztean exekutatzeko, baina atzo arazoa eman zidan eta pentsatu gabe aspalditik zain neukan systemdren bidea frogatu nuen. lxc eta lxd frogatzen ari naiz Ubuntu 15.04 batean, upstart baztertu eta systemd ezarri dute :)

Gehiago irakurri

noBackend bidea etorkizunean geroz eta gehiago ikusiko degu, azken bolada hontan zerbitzu eta proiektu berriak ari dira sortzen honen inguruan. Ekosistema berri honi begirada emango diogu artikulu-gidatxo serie berri (beste bat!) hontan eta kasu hontan FireBase izango degu eskuartean.
firebase

Gehiago irakurri