Beste serie baten hasiera da hau: Lanerako Musikak. Lanean nabilela musika entzutea gustatzen zait, baina musika honek hainbat berezitasun bete behar ditu (oraindik oso argi ez ditudanak): lasaia, hipnotikoa, atmosferikoa, progresiboa… egia esan ez da prozesu baten emaitza baizik eta derrepentean gertatzen da. Bat batean diska hori hiru aldiz segidan entzun dezula bata bestearen atzetik? Doinu horiek ideiak freskatzen lagundu dizutela nabaritu dezu (guztiz subjektiboa noski)? Horrela topatzen dira Lanerako Musikak!