tmux terminal birtual multiplexore bat da, GNU Screen-en tankerakoa. Tresna erabilgarria da, besteak beste, NodeJS aplikazioak garatzerakoan, kontsola bidez node aplikazioa jaurti dezakegulako, logak etab. lasai lasai ikuskatu eta gainera zerbitzaritik deskonektatzeko aukera ematen digu detach edo askatzea dela eta. Honela nahi denean eta nahi degun lekutik konektatu gaitezke berriro eta aurreko saio hartara attach egin edo lotu.